XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Zer ba, antxoa arrantza onak izan al dituzue? - Ez gizona, herriko diru poltsa ekarri diagu gurekin.
- Baina nolatan egiaren bila? - Herrian ezin garela ondo konpondu... - Eta elkar ondo konpontzeko oso beharrezkoa omen zaigu delako egia hori.
- Beraz, egiaren bila etorri zarete Iruinaraino.
- Hori duk arrazoia! - Eta diru asko ekarri al duzue? - Pilo bat! - Eta ba al dakizue norengan jo? - Ez noski! - Ez diagu herri hau ondo ezagutzen.
- Itsasotik aparte ez diagu mundurik ezagutzen.
- Zarautzen duten egia hori, nondik eramana da? - Zarauzko egia? - Bai.
- Egia haundi eta eder hori! - Ba, utzi pentsatzen.
- A, bai! Arzobizpoaren palaziotik! - Zer? Arzobizpoaren palaziotik? - Non zegok palazio hori? - Zenbat ordaindu zenioten? - Urruti al zegok? - Saltzeko konforme egongo al duk? - Lasai mutilak, neronek egingo dizuet guztia eta.
- Benetan? - Bai, bai.
- Bene-benetan? - Beno, hemen nagoen bezala.
- Zenbat kosta izan zitzaizuen? - Ez asko! - Zenbat, esan! - Hamabost duro.
- Besterik ez? - Halaxe.
- Ba ez hamabostekoa, hogei durokoa behar diagu.
- Hori duk. Hogei duroko egia, haundi eta ederra.
- Arzobizpoaren egia, haundiena eta ederrena Zarauztarrak baino eskasagoak ez gaituk eta.
- Bale! Hogei durorekin dena eginda zegok.
- Arzobispoa pozik eta zuen herrikoak ere pozik egongo dituk.
- Beharko egon! - Ea, ba.
- Hanka hemendik! - Hartu hogeidurokoa eta azkar ibili, presa diagu eta.
- Lasai gizonak! Arzobizpoak denbora pittin bat beharko dik egia fabrikatzeko eta.
- Aide!, eta ez ahaztu.
- Egia, haundiena eta ederrena behar dugula.
- Haundiena eta ederrena! - Joandako lekutik itzuli zen zarauztar pikaroa, irribarrezka eta animoz beterik.
- Eup! Hemen garela! - Aiba! Bai azkar etorri ere.
- Hain urre al zegoen ba, Arzobizpoaren Egia fabrika hori?.
- Jakin egin behar gauzak azkar egiten, jakin egin behar! - Hala izango duk.
- Hortarako zarauztarra izan behar! - Beno, beno, ez hasi kukurrukuka.
- Hi, Joxe, begira begira, natxiok eta zer, hogei duron pardel hori besterik ez?.